GURE HELBURUA


Literaturarekin gozatzea eta gureganatzea da gure helburua. Idazleak aztertuko ditugu, beraien olerkiak irakurri, entzun eta grabatuko ditugu. Beraz, danon artean audio antologia bat egingo dugu . Horretarako egin behar dugun lehenengo pausoa olerkiak bilatu eta irakurtzea da. Bakoitzak olerkari bat ikertu behar du. Ikerketaren emaitza glogster batean sartu egingo dugu. Olerkiak irakurri ondoren, gustukoena aukeratuko duzu. Irakurketa prestatu eta zaindu ondoren, audacity programa erabiliz, grabatu egingo duzu musika egokiaz osatuz. Jarraian, iruzkin baten bidez, zein den olerkiaren gaia azalduko duzu. Amaitzeko, ikasle orok besteek aukeratutako olerki guztiei buruz bere iritzia emango du, era zehatz eta egokia erabiliz. Has dezagun!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina